AMILIBRO programara atxikiak diren liburu dendak

Lankidetza programa hau onartua eta hobetua izan da, liburu saltzaileen laguntzaz eta eskarmentuz.

Obaba liburu denda, Gernikako erdigunean dagoena (Bizkaian), lankidetza proiektu honi lotuta dago hasi-hasieratik.
Liburu denda bat irekitzea pentsatu genuenetik eta ikusi genuenean hornitzaile askorekin egon behar zela eta beste lan asko egin behar zirela, zerbitzu hau ezagutu genuen, eta huraxe iruditu zitzaigun egokiena guretzat. Sistema informatikoak asko errazten zizkigun lanak; eskariak egiteko orduan, datu basea abantaila handia da. Bestela, sistema berri bat erosi beharko genuen, eta dena oso konplikatua zen. Itzela iruditu zitzaigun negozioa abiatzeko”, dio negozioaren jabeak, Mercedes Gomez Bravok. Dena den, ez du ezkutatzen hasieran zalantzak izan zituela, ikusita familian lehen ere zer gertatu izan den. “Negozio bat oso lan lotua da. Nire gurasoek, nire aitona-amonek, denek izan dute saltoki bat, eta ikusi dugu nolako sakrifizioa eskatzen duen. Negozioa nire andreak eta nik daramagu, eta banekien soldata bat emango zuela, baina ez nengoen ziur bigarrena ateratzeko gauza izango ginen. Gero, frogatu genuen lotu-lotua dela, baina, kontuak zer diren, zerbitzu honekin asko erraztu zaizkigu gauzak”.
Lankidetza programa honek ekarri dizkien abantailetatik, sistema informatikoarena nabarmentzen du; lan eta kezka asko kentzen dituela, batez ere stocken kontuan. Bezeroak hartzeko ere denbora gehiago omen dute. “Komertzialak asko estimatzen baditut ere, egia esan denbora asko eskatzen dute, eta guk ez dugu astirik horretan emateko. Zerbitzu honi esker, denbora gehiago dugu bezeroekin egoteko”.