AMILIBRO programara atxikiak diren liburu dendak

Lankidetza programa hau onartua eta hobetua izan da, liburu saltzaileen laguntzaz eta eskarmentuz.

Liburu denda honen kasua ez da aurreko bera. “Nire kasuan, lokalez aldatu nintzen, eta, aldi berean, pauso bat aurrera eman beharra nuen kudeaketaren kontuan. Harreman bat izan nuen haiekin, eta azaldu zidaten haien egiturara lot nintekeela, eta orduantxe hasi zen gure abentura elkarrekin”. Garikoitz Plazaolak ikusi du nolako abantailak etorri zaizkion negoziora proiektuan sartu denetik.

“Konpromiso batzuk bete behar dira, jakina, baina ez da harreman itxia. Nire denda garaian garaikora antolatzen laguntzen dit. Erosketa plataforma batek ez dizkizu hainbeste erraztasun ematen, eta frankizia batek ere inola ere ez”. Garikoitzek birritan aipatu du zenbat denbora irabazi duen bere negozioan.

Lehen, nire datu basea sortzen pasatzen nuen denbora pila; orain, kasik ez dut horren premiarik ere. Arazoren bat baldin badago, hor dago laguntza teknikoa. Horrek denbora asko aurrezten dit negozioaren beste alderdi batzuk zaintzeko, hala nola bezeroak hartzeko, produktuetan zentratzeko, liburuetan edo papergintzan dauden berritasunak ikusteko… Horrek denak negozioaren kudeaketa hobetzen du, eta bezeroa hartzeko denbora irabazten dut. Lehen eskura ez nituen salgaiak eskura ditu orain, eta hori bakarrik abantaila handia da lehiakideenganako. Eta, jakina, horrek fluxuak eratzen ditu; are gehiago, baita bezeroek beste produktu batzuk edo produktu gehiago kontsumitzea ere”.