ACL, MCL, elkar eta Morcillo, liburuaren sektorean 40 urtetik gorako eskarmentua duen enpresa taldea, aliantza handi bat sortu duena, liburu denden zerbitzurako: AMILIBRO. Gure taldearen helburua beti da zerbitzurik onena ematea; horretarako, handituz eta hobetuz joan gara, eta, horrela, liderrak izatea lortu dugu liburuen banaketan.

Merkatuko eskaintzarik zabalena dugu: 400.000 titulu indarrean, 1.000.000 liburu eskura, papergintzako 43.000 erreferentzia eta jostailugintzako 7.500. Funts handi honekin eta datu base zabal eta gaurkotu honekin, liderrak gara gaztelaniaz, euskaraz eta katalanez ekoizten duten argitaletxeen eskaintzan.

Gure eskarmentua eta trebetasuna dela medio, erreferentziazkoak gara merkatuan, eta horrek lehentasunezko harremanak ematen dizkigu hornitzaileekin eta argitaletxeekin. Hala, esku-eskura dugu haien katalogo osoa, eta eraginkortasunez eta denbora gutxian horni dezakegu produktua. Hortaz, aukera bikaina gara liburu dendei zerbitzu emateko orduan.

Enpresa egiturarik zabalena dugu banaketaren zerbitzura, eta denik eta kapilaritaterik handiena. Biltegi robotizatuak ditugu, eta, horiei esker, laster eta eraginkortasunez eman dezakegu zerbitzua penintsula osoan 24 orduren barruan.

Sektorearen balio kateari eustearen alde dihardugu, berdin zerbitzuak hobetzen ere, eta produktuak bilatzen ditugu zerbitzu hori bera gaurkotzeko eta etengabe hobetzeko.

Azken batean, zerbitzu integrala eta bikaina eskaini nahi diogu sektoreari, eta eskura ipini liburuen eta produktu osagarrien hauturik handiena. Horrela sortu da AMILIBRO, lankidetza programa bat, liburu denden kudeaketa soiltzeko, hobetzeko eta eraginkorrago bihurtzeko.