Baldintza hauek dira EUSKAL KULTURGINTZA SA (CIF: A-20075156), hemendik aurrera EKSA eta zu zeu (Erabiltzailea) www.amilibro.com webgunea arautzeko eta erabiltzeko baldintzak. Amilibro.com webgunearen erabiltzailea bazara, onartzen duzu baldintza hauek irakurri eta onartu dituzula, eta orobat gai horretan aplika daitekeen edozein lege arau. Ez bazaude konforme baldintza horiekin, mesedez ez erabili webgune hau.
Euskal Kulturgintza SA elkar Taldeko enpresa bat da eta beronek ematen die zerbitzua Almacén Central de Librería SL eta Magatzem Central de Llibreria SL-ri (hauek ere ELKAR Taldekoak).

1.-WEBAREN HELBURUA.
Amilibro webak (aurrerantzean weba) duen helburua da erabiltzailea informatzearena. Bertan, doako informazioa dago edozeinen eskura, eta ez da ezertxo ere ordaindu behar sarbidea izateko. Batez ere testuinguru horretan ezarri nahi ditu EKSA-k erabilera baldintzak eta mugak, eta baldintza orokorretara nahiz partikularretara loturik diren webeko beste atal batzuetan gerta daitezkeen klausula osagarri eta ez-kontraesanezko guztietara hedatzen ditu. Baita “Baldintza Partikularrak” ere, zerbitzu jakin batzuetan beharrezkoa gertatzen baldin bada. “Baldintza Partikularrei” dagokienez, Erabiltzailearen eskura ezarri beharko dira baldintza horiek, era sinesgarrian, edozein bide erabilita eta Erabiltzaileak era espezifikoan ontzat emanda, bi aldeek onartutzat eman aurretik eta horien arabera jokatu aurretik.

2. EGILEAREN ETA MARKEN ESKUBIDEAK.
Amilibroren webgunean, honako elementu hauek esklusiboki dira EKSA-renak edo elementu horiek agertzea onartu duten entitate edo kolektiboenak: jabetza intelektuala eta industriala, marka komertzialak, grafikoak, irudiak, logotipoak, informazio eta ikono ikusgarriak. Eduki guztiak eta horien formatuak daude eremu nazionalean zein nazioartean indarrean diren legeek babestuta.
Erabat debekatua dago Amilibro webgunean den edozein edukiren erabilera norberekoia, baldin eta ez badago horretarako baimen idatzirik.

3.-PRIBATUTASUN POLITIKA.
Amilibroren pribatutasun politikaren helburua da datu pertsonalak babesteko indarrean den legeria ahal den guztia betetzea. Edozein zalantza izanez gero eta gure datu basean dauzkazun datuen aurkaritza-, zuzenketa- eta ezeztapen-eskubideak erabiltzeko, era sinesgarrian identifikatu beharko duzu zeure burua eta idatzi bat aurkeztu honako helbide honetara: EKSA, Portuetxe, 88 – 20018 – Donostia (Gipuzkoa) edo telefono zenbaki honetara deitu: 900 840 447, edo helbide elektroniko honetara idatzi: dblo-lopd@elkar.eus.
EKSA-k ez du erabiliko zure informazioa zure baimenik gabe, salbu eta zure helbide elektronikoarena, halabeharra suertatzen denean, Zuk abiatutako elkarrizketa bati eusteko, eta, berebat, ahal den neurrian eta horretarako obligaziorik izan gabe, zeure informazio eta zerbitzuak administratzeko era bat izateko. Amilibro.com webgunea erabiltzean. Zuk baimena ematen diguzu zure IPak utzitako aztarna biltegiratzeko; horren helburua da sistemak kudeatzea, webgunearen eraginkortasuna hobetzea eta azterketa estatistiko globalak egitea, eta, berebat, segurtasun neurri gisa funtzionatzea eta eskakizun judizialen bati erantzutea hala badagokio. Erabiltzaileak aukera du “cookieak” onartzeko edo baliogabetzeko bere nabigatzailearen ezarpenak egokituta. Kasu horretan, baliteke behar bezala ez funtzionatzea webaren zenbait funtzionaltasunek. Batzuetan, datuak eskatzen diren inprimakietan, baimena eskatzen da Amilibroren zerbitzuei eta edo hirugarrenei buruzko berritasunak igortzeko eta puntualki inkestak egiteko, eta jakiteko zer-nolako gogobetetasun maila duen Erabiltzaileak zerbitzuaz.
EKSA-k, Webaren jabea eta kudeatzailea den aldetik, ezingo dio beste erakunde batzuei saldu ez alokatu bere Erabiltzaile zerrenda eta harremanetarako datuak; edonola ere, baliteke zuzenean egindako jakinarazpenetan beste erakunde batzuen informazioa txertatzea baldin eta EKSA-k Erabiltzailearentzat bereziki egokitzat baderitzo; dena den, edonoiz egin daiteke horrelako tratua izatearen aurka gure pribatutasun politikak dakarren bezala.

4. ERANTZUKIZUNA.
EKSA-k ez ditu bere gain hartuko Erabiltzailearen ordenagailuan instalatuta duen softwarearen huts egiteak edo konfigurazio okerrak, ez eta ere softwarearen transmisio huts egiteak eta fabrikatzailearen akatsak ere. Web hau, berez, prestatua dago Microsoft Internet Explorer nabigatzailean ikusia izateko, 7. bertsioan edo handik gorakoetan, eta Windows XP, 7, 8 eta abarreko sistema eragileetan. EKSA-k ez du erantzukizunik baldin eta informazio esanguratsua ez bada ageri beste mota bateko nabigatzaileetan eta/edo sistema eragileetan.
Zeu zara zeure ekipoaren erantzulea, eta zeuk hartu behar dituzu segurtasun neurriak bertan datorren informazioa babesteko eta Webetik egindako deskargetatik erator litezkeen galerak eta kalteak saihesteko. Webaren bitartez erabiltzaileak eskura dezakeen informazioari dagokionez, hura eskuratzeko eta grabatzeko dauden askotariko moduak direla eta, EKSA-k ez du bermatzen horiek huts egiteren bat badute; horregatik, Erabiltzaileak ezingo du ardurarik eskatu emandako informazioan ager litezkeen huts egiteetatik eratorritako kalteengatik.

5. MOLDAKETAK.
EKSA-k baldintza hauek alda litzake edozein momentutan, nahiz eta haren asmoa ez den maiz aldatzea, eta orri honetan bertan argitaratuko ditu moldaketa datak. Argitaratzearekin batera jarriko dira indarrean moldaketok. Legeren bat aldatu dela edo epairen bat dela medio baldintza hauetakoren bat aldatzen bada, klausula horiek baliogabetu egingo dira, baina gainerakoek berdin-berdin balioko dute eta indarrean segituko dute. Gure Weba erabiltzen baduzu, esan nahi du onartzen dituzula baldintza hauek, eta bertan egindako aldaketa onartzeko konpromisoa hartzen duzula eta ondorioz maiz berrikusiko duzula orri hau. Baldintza hauek ez badituzu onartzen, ez duzu Amilibro weba ikusten jarraitu behar.