AMILIBRO programara atxikiak diren liburu dendak

Lankidetza programa hau onartua eta hobetua izan da, liburu saltzaileen laguntzaz eta eskarmentuz. Geroz eta gehiago gara!

Zer dela eta animatu zinen proiektu honekin bat egitera?

Besteak beste, oso baikortzat jo nuen ekipo informatikoaz besteko inbertsiorik ez egin behar izatea. Eta, gainera, iruditu zitzaidan modu on bat indarrak batzeko eta liburuari bizirik eusteko.

Zerk tiratzen zintuen atzera lehenengotan?

Aldaketa guztiek ematen dute beldurra, baina 24 urte daramatzagu denda honetan, eta bagenekien ondo irtengo zela. Taldearekin betitik egin izan dugu lan, eta bagenekien nola funtzionatzen zuen; hori berme bat izan da pausoa emateko orduan.

Badago alderik merkatuan diren beste elkarte mota batzuekin?

Bai, handia. Batez bere, harremana. Frankizietan, adibidez, ez da izaten halako kontaktu zuzenik, ezta hain harreman hurbilik ere. Eta, modu honetan, aukera dago edozein arazo kontsultatu eta partekatzeko; horrek asko errazten du egunerokoa.

Kudeaketa funtsezkoa da enpresek ondo funtzionatuko badute. Sumatu duzu aldaketarik eredu honetan?

Bai, zalantzarik gabe. Arazoren bat badut, adibidez, berehalaxe esaten didate eskatu dudana lortzerik badagoen edo ez. Lehen, eskatu eta hilabete bai egon behar izaten nuen zain, eta ez nuen jakiten katalogotik irtenda ote zegoen, alerik ba ote zen… eta orain, biharamunean izaten dut erantzuna. Baita produktu berrietan ere, dena da errazagoa liburu dendako lanak egiteko orduan.

Aldaketa guztiek eskatzen dute bere astia, baina sumatu al duzu lagunduta zeundela?

Jakina, beti sumatu dut lagun egiten zidatela. Zer edo zer gertatu zaidanean, deitu eta beti eman izan didate irtenbideren bat. Ez naiz behin ere sentitu bakarrik.

Bezeroari zerbitzu gehigarririk eman ahal izan diozu?

Bai, orain, lehen eskura ez nituen artikuluak lortu ahal dizkiet momentuan; katalogo batean ez bazeuden, ezinezkoa zen haiek eskuratzea, eta orain nire bezeroentzat ere abantaila da haiek behar duten guztia eskura izatea. Haiek berek esaten didate asko hobetu dugula. Zer eta liburua dendan dela telefonora abisua ematea, hori bakarrik eroso-erosoa iruditzen zaie. Orain zerbitzu hobea eta irudi hobea ematen ditugu.

Lehia handiko garai hauetan, gehiago jarri ahal izan duzu arreta bezeroengan?

Askoz gehiago; lehen, denbora eta energia asko joaten zitzaidan produktu berriak eta erakargarriak bilatzen, besteek ez zituztenak, bezeroaren arreta pizteko. Hala ere, orain denbora gehiago dut bezeroekin egoteko, artikuluak gomendatzeko… haien gustuak hobeto ezagutzen ditut, eta hori dena eskertzekoa da, jakina.

Produktuen ugaritasunak balio izan al dizu bezero berriak bilatzeko?

Bakar-bakarrik astean zazpi aldiz etorri beharrik ez izatea ea eskaria iritsi den; automatikoki mezu bat jasotzea haiek eta eske etortzea.

Zein zerbitzu estimatzen dituzu gehiago, eta zer duzu orain eskura lehen ez zenuenik?

Bai, denda asko aldatu da alde horretatik. Orain askoz produktu gehiago eskaini ahal diot, eta prezio aukera handia dut. Papertegiaren txokoa askoz osoagoa ipini ahal izan dut, oparitarakoak, heziketa jokoak…

Amaitzeko, ze balorazio egiten duzu?

Oso pozik nago, ikusten dut gero eta hobeto doala dena. Taldea produktu lerro berriak sartzen ari da, eta nire dendarako primerakoa da hori. Gaur orain, esan ahal dizut beldur guztiak uxatu ditudala.